lunes, 10 de octubre de 2011

Power Point

Gaitasun Digitala2

lunes, 3 de octubre de 2011

IKTen garrantzia hezkuntza sistema berrian

Gaur egun teknologiak duen etengabeko eboluzioa dela eta, hezkuntza sistemak ere eraldaketa nabarmenak izan ditu. Hauen adibide dugu Eskola 2.0 proiektua, 2009.urtean abian jarri zena. Proiektu honek ikasgeletan teknologia eta IKTak erabili ahal izatea du helburu, hau da, ohiko ikasgelak ikasgela digitalak bilakatzea. Hona hemen eskola 2.0 proiektuaren aurkezpen labur bat: http://www.slideshare.net/eskola20/eskola-20-proiektua-eus-ope-nurria-2331920?from=ss_embed

Proiektu hau bete ahal izateko, eta beraz, heziketa kalitatea hobetu ahal izateko, irakasleak eta irakasle izango garenok, prestakuntza jaso behar dugu arlo honen inguruan. Prestakuntza hau 3 mailatan dago banatua:

          - 1.maila: Oinarrizko IKT gaitasunak. Maila honetan oinarrizko IKTak landuko ditu irakasleak,    besteak beste, ofimatika (openoffice, Xuxen, 7-zip...), sistema eragileak eta internet.

          - 2.maila: Arbel digitala. Oinarrizko mailaren ondoren prestakuntza arbel digitalen erabilerarekin jarraitzen du, ADI-rekin (Arbel Digital Interaktiboaren erabilera didaktikoa), alegia. Honetan hainbat programa landuko dira, GeoGebra, Gimp eta Google docs adibidez.

          - 3.maila: Web 2.0. Aurreratua den maila honetan, irakasleek Web 2.0 tresnen aplikazioa ikasgelan landuko dute.

Beraz, gu irakasle izango garen aldetik, aspektu guzti hauetan prestatuak egon beharko gara, hau da, IKTak ezagutu eta modu egokian erabiltzen jakin beharko ditugu, ikasgeletako metodologia jarraitu ahal izateko.